Londres
Tamesis ibaiak zeharkatzen duen hiria etengabe aldatzen ari da. Picadilly Circus bisitatu beharreko gunea da. Burdinezko iturri bat du erdian eta bidegurutze nagusia da, zaila da Londres bisitatzea bertatik pasa gabe. Trafalgar Square da beste topaleku nagusia. Monumentu interesgarrien artean Big Ben erlojua eta Parlamentuaren eraikuntza daude. Parke eta museo ezberdinak bisitatzeko aukera zabala eskaintzen du Londresek.
Paris
Argiaren hiria deiturikoa munduko leku bisitatenetariko bat da. Notre Dame katedrala eta La Saint Chapelleeko beira koloretsuak bisitatzea merezi du. Sena ibaiaren eskuin ertzean L’Arc du Triomph famatua ikusiko dugu. Arkupetik jaiotzen da Les Champs Elysees eta Place de la Concorden amaitzen da. Montparnasseko auzo buhamea bisitatzeak merezi du. Eiffel dorrea, bestalde, ikono bat da mundu osoan.
Lisboa
Zazpi menditxoz inguraturiko hiriak idazleen, argazkilarien eta zinemagileen xarma piztu du. Mendixka hauetan Portugaleko hiriburuaren panoramikak ikusteko aukera dago eta gainera. Giro lasaia bizi da hirian. Gaztelua eta Alfama dira Lisboak kontserbatu dituen auzo zahar bakarrak. Gastronomia aldetik, bakailo errezertek eta arraina probatzeak pena merezi du.
Salzburgo
Arkitektura, natura, kultura eta musikaren arteko nahasketa fin bat da. Artzapezkikuen bi egoitzak eta katedralak biltzen dituen enparantza gune turistikoa da. Judengasse kaletik Merkatu zaharra deituriko enparantzara iritsiko gara. Getreidegasse kalearen 9. etxean jaio zen Wolfang Amadeus Mozart eta ikusgai dago. Hohenburg gotorlekua Europako handiena da eta oso ondo kontserbatua dago.
Erroma
Bere harrietan historiako aldi gehienak daude idatzita. Ikusteko gauza ugari dago Erroman: Koliseoa, Constantinoren arkua, Adrianoren Panteoia, termak, museoa… Batikanoa eta San Pedro Plaza ere bisitatu beharreko guneak dira. Fontana de Trevi ere oso bisitatua den gunea da eta txanponak botatzea erritu bihurtu da. Herriko gazteriaren topaleku Trinita dei Monti dren eskilarak dira. Pasta eta izozkiak dira Erromako gastronomiako puntu nagusiak.
Munich
Bavariako hiriburua ondare artistikoa eta festa giroa ongi konbinatzen dituen lekua da. Alpeetako tontor elurtuen azpian eraikia dago. Alde zaharra eta konpleju olinpikoa dira bisitatu beharreko bi gune nagusiak. Marienplatz enparantzatik hasi daiteke bisitaldia. Bertan dago Neus Rathaus eraikuntza. Bere kanpandorreko erlojutik panpin mugikorrak ateratzen dira. Garagardotegietara joateko aukera ere ez da galdu behar.
Sizilia
Uharteak historia eta paisaiaren arteko konbinaketa eskaintzen du. Selinonte, Segesta, Agrigento, Siracusa, Catania eta Taorminan aztarna arkeologiko asko daude. Palermo hiriburua da hiri monumental nagusia. Uhartearen berezitasun natural nagusia Etna sumendia da. Taormina herritik Etna sumendia eta kostaldeko kilometro asko ikus daiteke. Udan bero handia egiten du, baina udaberrian fresko samarra da.
Viena
Giro inperiala mantentzen du. Ehundaka jauregi eta etxebizitza dotore ditu bere kaleetan. Hofburg, Schonbrunn eta Belvedere dira handienak. Udaletxe neogotikoa ere polita da eta zer esanik ez Operaren etxea edota Musikaren Jauregia. Vienako beste erakargarritasun handia museoetan dago, mota guztietako erakusketak dituztelarik. Ez galdu hiriko kafetegi batean kafea hartzeko aukera.
Praga
Erdigune osoa antzinako eraikuntzez beteta dago eta etxeen aurrealde guztiak oso zainduta daude. Hiri historikoa oinezkoentzako zonaldea denez, gozamen hutsa da lasai paseatzea. Hiriaren bizkarrezurra Moldava ibaia da eta bere ertzetan zabaltzen dira bost auzo historikoak. Musika klasikoak ere garrantzia handia du hirian eta egunero antolatzen dira kontzertuak. Garagardotegi ugari ere badago.
Marrakech
Hiriaren barrualdean xarma handia mantentzen duen hiri zaharra dago, kale estuez eta laberintikoez osatua. Bertan dago zokoa. Alde zaharraren erdigunea Djemaa el Fna enparantza da. Monumentu ikusgarriena La Kutubia minaretea da, oso dotorea. Hiritik bi kilometrora Menara urtegia dago eta kostaldera joanez gero, Essaouira aurkituko dugu, etxe zuri-urdinez osatua.