Euskalduna futbola, jubenilak eta neskak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko mar. 21a, 19:53
Bi taldeen kronikak
EUSKALDUNA JUBENILAK    4
UROLA    1
Golak: Mikel Hurtado (2), Ubillos, Ekain.

Larri  ibili zen Euskalduna partidan zehar eta asko sufritu behar izan zuen garaipena lortzeko, nahiz eta amaieran emaitza ona lortu. Lehen gola etxeko taldeak sartu zuen, eta ia partida guztian zehar aurretik egon ziren markagailuan. Baina azken minutuetan Urolak berdindu egin zuen, eta Euskaldunak horrekin erreakzionatu zuen, beste hiru gol lortuaz. Azkenengoa batez ere, gol ikusgarria Ekainek sartutakoa, jokaldia osoa bakarrik egin eta baloia sare barrura bidaliz.

EUSKALDUNA NESKAK    1
OSTADAR    4
Golak: Janire (p).

Lehen minutuetan oso ongi hasi zen etxeko taldea defentsa lanetan, baina epailearen huts batek kanpoko taldeari lehen gola sartzen utzi zion. Orduan, andoaindarrak oso haserre jarri ziren eta morala jaitsi zitzaien. Horregatik, Ostadarrek beste gol bat sartu zuen. Bigarren zatian, etxeko taldeak gehiago estutu zuen eta penalti bati esker, kopako lehen gola sartzea lortu zuten. Hala ere, kanpokoek beste bi egin zituzten. Segi horrelaa!!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!