URNIETA INFANTILAK
Datorrena: Lazkao-Urnieta.
Partida atzeratu egin zen, apirilaren 25ean jokatzekoa zen.
URNIETA KADETEAK 1
ZUMAIAKO 4
Golak: Dani. Datorrena: Behobia-Urnieta.
Ez da erraza horrelako emaitzarekin partida bukatu ondoren arbitroak emaitzan zerikusia izan duela esatea. Baina gu ikusitakoa kontatzeko gaude eta gaur ere hori egingo dugu. Urnieta, azken sailkatua, gogoz atera zen liderraren aurkako partidan, eta 1-0-arekin joan zen atsedenaldira. Bigarren zatiaren erdialdera berdindu zuten zumaiarrek. Ondoren, arbitroak, lehenik, ez zen penalti bat eta jarraian aldeko zen falta bat kontra seinalatuz bi gol jaso zituzten etxekoak. Lur-jota zeudela azken minutuan laugarrena jaso zuten.
URNIETA JUBENILAK 9
LAZKAO 0
Golak: Xabier Belver, Ander Paco(2), Xabier Mateo (3), Pablo Fraisoli (2), Paul Ormaetxea.
Oso ondo jokatu zuten urnietarrek, eta lehen bi golak goiz izan zirenez, patsadaz jokatu zuten partida. Gol asko lortu arren gehiago lortzeko aukera garbiak izan zituzten, baina ate aurrean akatsak egin zituzten. Txarrena, ordea, arbitroa izan zen: gauza oinarrizkoak egin ez, eta horrelako beste batean urnietar bat kanporatu zuen.
URNIETA NESKAK 2
INTXAURDI 2
Golak: Eli Arias, Ainhoa Ostolaza.
Urnietarrak oso gogotsu eta oso animatuak atera ziren zelaira. Partidua hasi zenetik bukatu zen arte, oso ondo defendatzen eta oso ondo eraso egiten ibili ziren. Orduan, hori eta gero bi golak etorri ziren. Laburbilduz, oso ondo jokatutako partidu bat izan zen. Urnietako neskak, klasifikazion lehenengoak jarraitzen dute, eta hurrengoa, Andoaingoen aurkako derbia izango da.
LAZKAO 1
URNIETA ERREGIONALA 0
Lazkaon jokatutako norgehiagokan etxekoek aukera asko izan zituzten. Batzuetan, atezainak lazkaotarren jokaldiak geldiarazi zituen baina bestetan, urnietarrek aurkarien atean golik sartzen ez zuten asmatu. Azken emaitzek amaiera fasea zailduko dute, baina taldeak mailaz igotzeko duen gogoa oso handia da.