Urpeko igeriketa ikastaroa, Allurralden

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko mar. 21a, 19:43

Urpeko kirol jardueretan trebatzeko aukera dago, bertatik bertara. Allurralde kiroldegian apirilaren hamalauan urpeko kirol jardueretan bataiatzeko aukera eskaintzen du. Arratsalden izango da eta izen eman nahi duenak azkar ibili beharko du, parte hartzea mugatua izango baita.

IZEN EMATEA
Allurraldeko kiroldegiko atarian izen emateko aukera dago. Lehentasuna izango dute Andoaingo eta Buruntzaldeko kiroldegietako bazkideek. Ikastaroa doakoa da. Ez da apirilekoa urpeko kiroletan trebatzeko aukera bakarra izango. Maiatzean ikastaro sakon bat burutuko da Andoaingo kirol patronatuak antolatuta. Ikastaro teorikoarekin batera, praktikako saioak egingo dira igerilekuan eta itsaso zabalean. Ikastaroa gainditzen dutenek, gainera, Padi open water diver delako nazioarteko titulua eskuratuko dute.

INFORMAZIO GEHIAGO

Allurraldeko kiroldegiko arduradunek aditzera eman dutenez, informazio gehiago nahi duenak Getariko KSUB etxearekin jarri behar du harremanetan, 943 140 185 telefono zenbakira deituta. Internet sarean ere webgunea dute: www.ksub.net.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!