Vaquerok konfidantzazko eta hitza betetzen duen pertsona gisa aurkeztu zuen egun alkate dena. Etorkizunari begira, herritar ororentzako bermea dela zehaztu zuen.
Herriko batzokian ospatutako ekitaldian, Ugaldek eguneroko eginbeharra herri baten ongizatearen alde lan egitea zela gogoratu zuen. Atzera begira jarrita, azken urteetan aurrera eraman duten etxebizitza politika hartu zuen ahotan; gazteei zuzendutako azken urteetan, guztira 300 etxe babestu eskaini dira. Beste hainbat arlotan egindakoa ere gogora ekarri zuen; horien artean, euskara sendotzeko abian jarritako biziberritze plana. Haur eta Gazteria Saila Gipuzkoa mailako erreferente nagusian bihurtu dela aipatu zuen. Testuinguru horretan kokatu zituen, Haur Eskola berriaren zabaltzea edota Gaztelekun egindako eraberrikuntzak.
urrera begira, mahai gainean dituzte liburutegia, erakustokia edota hainbat kultur ekintzen gune izango den Mikeleneako proiektua. Kiroldegia eraberritzea egungo legegintzaldia amaitu baino lehen mahai gainean jarriko duten beste gaietako bat izango da.
Horren haritik, oraindik egiteke asko dagoela eta talde baten indarrarekin, “elkarrekin egingo dugu” zioen Ugaldek. Hala zioen baita, atzean zuten eskenatokiak ere; “Ez dugu gauzak egiteko era aldatuko. Zuen iritzia jakin nahi dugu. Zurekin egingo dugu”.
“EZ GARA ATZOKOAK”
GBB-ko buruak zailtasunen aurrean EAJ-PNV alderdiak Gipuzkoan sinesgarritasuna eskaintzen duela aipatu zuen; ez zirela atzokoak alegia. Horren lekuko, bere esanetan, 1979.urtetik hona jeltzaleek izan duten ibilbidea. Alde horretatik, arazoak arazo Urnietak orain artean erreferentziazko alkateak izan dituela eta herrigintzak norabidea ahaztu gabe helburuak garbi izan behar dituela zioen; Urnietatik hasi eta lurralde eta nazio mailaraino. Alderdiaren izenean eskerrak eman nahi izan zizkien udal ordezkariei, haien buruaz gain, haien herria maite dutelako.
Kolpe eta kritika asko jaso arren, haien zeregina baino enpresa politagorik ba ote den ez dakiela aipatu zuen Joseba Egibarrek.