Hilabete falta da Santakrutzetarako

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko mar. 21a, 12:35

Apirilaren 27an hasi eta maiatzaren hirura bitarte iraungo dute 2007ko santakrutz jaiek. Lau aste barru Andoaingo jairik kuttunenak ospatuko dira, festarako nahi adina egun izango da aurten.

Sei gau eta zazpi egun, horra aurtengo Santakrutzetako plana. Jaietako egun handia asteazkenarekin izatean, aurreko asteburuan hasi eta Santa Krutz eguna bitarte luzatuko dira festak, aurten. Halaber, egitaraua oparoa izango da.


Berrikuntza handi bat dakar aurten jaiak, pregoia irakurtzeko eta jaiei hasiera emateko kokapena aldatuko baita. Urte luzez Olajauna etxea Santakrutzen egoitza ofiziala izan da, tradizio bilakatzeraino. Bertan ipintzen zen Andoaingo ikurriña eta bertatik pregoia irakurri ohi zuten haurrek eta helduek. Aurten, bada, eten egingo da ohitura hori.


Aurrerantzean, elkarte ezberdinetan irakurriko da pregoia. Urtez urte, txandakatuz, auzoko elkarte bat izango da jaiei hasiera emateko kokagunea.

Esan bezala, pregoiak emango dio hasiera jaiari. Apirilaren 27an, ostiralarekin, haurrek emango diote hasiera jaiari. Iluntzean, pregoilari nagusiaren txanda izango da.

Egitaraua erabat osatzeko dagoen arren, hona, aurrerapen moduan, jaietako hainbat hitzordu:

Apirilak 27, ostirala
Txokolatada, puzgarriak, txalaparta ibiltaria, Zumeatarra danborrada, berbena.

Apirilak 28, larunbata
Kantu kalejira, mus txapelketa, Peña danborrada, rock kontzertua.

Apirilak 29, igandea
Urki dantza taldearen saioa, sagardo lehiaketa, bertsolariak.

Apirilak 30, astelehena
Koadrilen kalejira, bazkaria eta berbena.

Maiatzak 1, asteartea
Herri krosa, goitibeherak, haur antzerkia.

Maiatzak 2, asteazkena
Bizikleta festa, Xingola.

Maiatzak 3, osteguna
Eskopeteroak, txakoli dastaketa, sardinada.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!