Urte bete bada jada Agenda 21 prozesuaren baitan Udalak herritarren partehartzearekin sortutako ekintza plana onartu zuela eta bertan jasotako ekintzen gaur egungo egoeraren berri
emango da batzarrean. Orain arte zer egin den jakin ahal izando dute herritarrek eta aldi berean aukera izango da datorren urteari begira zein gaiei heldu behar zaien eztabaidatzeko. Udalaren etorkizunean garrantzi handia duten gaiak direnez, etxe bakoitzeko ordezkari bat bileran izatea komeni da.