Soka tira, sagar bilketa, lokots biltzea... aste batzuetan entrenatzen aritu ondoren, txapela etxean geratzea lortu zuten urnietarrek. Herritarren txalo eta animoen artean aritu ziren kirolariak eta azkenean, garaipena lortu zuten.
Aurreko bi urteetan ere lehen postua lortu zuten urnietarrek. Talde ona sortu dute eta entrenamentuek ere fruitu ona eman dute. Zorionak!