Sagarrondotik ekimenaren barnean antolatzen den herri kirol lehian aritu zen Marijo Sardon. 113 kiloko harri zilindrikoarekin aritu zen bost minutuko saioan eta marka berria jartzea lortu zuen.
Teknika hobetze bidean ari da Marijo, eta indarrik ez du falta. Azken asteotan ederki erakutsi du sasoi onean dagoela. Zorionak!