Eguraldiak okerrera egingo duela jakinarazi dute eta errepideetan arazo handirik izan ez dadin zenbait neurri hartuko ditu Barne Sailak. A-15 autobidea itxi egingo dute kamioi handientzat eta elurra ari duen momentuetan, aurreratzeko debekua ezarriko dute, edozein ibilgailurentzat. Debeku hori errepide guztietara zabalduko dute, baita norabide bererako bi karril dituzten errepideetara ere. Panel ezberdinak erabiliko dituzte unean uneko informazioa gidariei eman ahal izateko.
300 metroko altueran bota dezake elurra eta haizeak gogor joko du. 100 km/hko bolarak ere izan daitezke. Beraz, errepidean kontuz ibiltzeko eskaera zabaldu dute.