Egape Ikastolan irakuraletasuna suspertuz Unai Elorriagarekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko mar. 14a, 13:29
Dela gutxi L.H. ko 6. mailako ikasleek Unai Elorriaga idazlearekin egoteko aukera izan genuen. Idazle honek Narratiban Sari Nazionala lortu zuen bere lehen liburuarekin ( SP rako tranbia).
Guk “Matxinsaltoen belarriak” irakurri dugu gelan eta astero tertuliak izan ditugu liburu honen inguruan. Asko gustatu zaigu, bai idatzita dagoen erarengatik eta baita ere jorratzen duen gaia eta ikuspuntuarengatik. Ekintza hau gure ikasleengan irakurzaletasuna suspertzeko antolatutako bat dugu eta idazleak ikastolara hurbilduz ikasleek irakurritako liburuaren egilearekin harreman zuzena izateko aukera izaten dugu. Unai oso pertsona atsegina iruditu zaigu eta gure galderei erantzuteko prest egon da. Honela jakin dugu, liburu honen protagonista, bera txikia zenean oinarritutakoa dela.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!