AÑORGA 2 22-12 URNIETA ASIER AZPIROZ-XABIER KALEGAIN. KADETEAK.
Txapelketa ona burutu dute, amaierara arte borrokan aritu baitira. Baina partida baten faltan, txapelketatik kanpo geratu dira. Atzelariaren eskuen egoera txarrak baldintzatu zuen norgehiagoka.
URNIETA 17-22 ALTZATARRA XIKER URKIJO-UNAI LAKADENA. JUBENILAK. Partida honetako irabazlea Udaberri Txapelketako finalerdietarako sailkatzekoa zen. Etxekoak Urnietan jokatu eta faboritoak izan arren, txapelketatik kanpo geratu dira. Aurrelari donostiarrak duen maila erakutsi baitzuen. Txapelketa ona egin dute.
URNIETA 22-0 EIBAR JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. JUBENILAK. Eibartarrak ez ziren Urnietara etorri. Eibarko jokalarietako bat bidaiatzekoa zen, baina ordezkorik ez zuten bidali. Ondorioz, urnietarrak finalerako sailkatu dira. Martxoaren 25ean jokatuko da. Haien aurkariak Lasarteko Intza eta Donostiako Ikaskirola taldeen arteko norgehiagokatik irtengo da.
MIKEL GARAIALDE 22-17 URRUZMENDI JUBENILAK. Eskuak gaizki izategatik kantxatik bi hilabete baino gehiagoz urrundu ostean, 4 eta erdiko debutean garaile suertatu zen. Teledonosti txapelketan bere ohiko jokatzeko modua berreskuratzen badu, erakustaldi bikaina eskaini dezake.
LARRUZKO PALETA ALTZATARRA 35-22 URNIETA ARITZ ZUBILLAGA-MIKEL ELORZA. SENIORRAK. Donostiako frontoia oso baldintza txarretan dago. Hala ere, etxekoek ez zuten ezer egiterik izan aurkari beteranoen aurka.
GOMAZKO PALETA ARANTXA GOENAGA-ZABALA 23 PÉREZ-ARRONDO 30 Goenagak trinkete modalitatean parte hartzen duen lehen aldia da. Gustura dabil eta jokatzen jarraitzeko asmoa du. Fernandezekin batera eta azpeitiarren aurka Zumarragan jokatuko duten lagun arteko norgehiagokara gonbidatu dute.