Urnietako futbol taldeen kronika, martxoaren 12a

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko mar. 13a, 14:46

Infantilak, kadeteak, jubenilak eta neskak.

URNIETA INFANTILAK 2 EIBARTARRAK 0

Golak: Beñat U.Lizaso, Ion O.Arzelus.

Partida nahasia jokatu zuten Urnietako infantilek. Lehenengo zatiko hamabost minututan, primeran jokatuz, bi gol egin bazituzten ere, handik aurrera, lo hartu zuten bi taldeek eta jokoak txarrera egin zuen nabarmen. Hala ere, garaipen honekin sailkapenaren goialdean jarraitzen dute.

URNIETA KADETEAK 0 BETI GAZTE 1

Igoera faseko bigarren bueltari hasiera kaskarra eman zioten urnietarrek. Lehenengo minutuetan ez ziren fin ibili eta partida erabakiko zuen gola jaso zuten. Lesakarrek, beste munduko ezer erakutsi gabe sailkapeneko azken postura bidali zuten Urnietako taldea.

INTXURRE 0 URNIETA JUBENILAK 4

Golak: Xabier Mateo (2), Ander Paco, Paul.

Ondarrezko zelaian jolasten zirenez pase luzeak ugari izan ziren. Defentsaren huts batean urnietarrak aurreratu ziren, eta 15. minuturako 0-2 zihoazten. Gainera gol bikainak lortu zituzten: boleaz Xabik, gol olinpikoa Paulek, buruz Anderrek... denetarik. Intxurrekoen aukera gabienak zutoinera eta penaltiz kanpora botatako jaurtiketa izan ziren. Ibai atezaina eta defentsa oso ondo aritu ziren.

EUSKALDUNA NESKAK 0 URNIETA NESKAK 3

Golak: Itziar Belver, Maria Esnaola, (bere atean).

Urnietako neskak oso gogor hasi ziren hasieratik, eta ia denbora guztian eraso egiten egon ziren. Momentu batzuetan Andoaineko neskak eta Urnietako neskak pixkat berdinduta egon ziren, partidua Andoaineko ekipoan aurka "derby" modukoa izaten delako. Bentaja oso handia izan zuten, Andoaineko defentsako neska batek bere atean sartu izana. Laburbilduz, Urnietakoak oso ondo jolastu zuten Andoainen izandako partidua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!