Hitzordu ugari euskararen alde

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko mar. 13a, 08:00
Korrika 15 dela eta hainbat ekitaldi burutuko dira datorren asteburuan. Andoaingo AEK eta Korrika batzordea burubelarri dabiltza lanean.

Korrika txikia Martxoak 23, ostirala Ordutegia: 15:45-16:30.

Ibilbidea: Goikoplaza, Rikardo Arregi, Agustin de Leitza, Kale nagusia, Juan Bautista Erro, Kaleberria, Zumea, Kale Nagusia, Eskolak kalea, Kaleberria, Juan Bautista Erro, Kale Nagusia eta Goikoplaza. Korrika Txikian Ondarreta, La Salle-berrozpe eta Ikastolako lehen hezkuntzako ikasleek hartuko dute parte. Ikastetxe bakoitzak bi aldiz eramango du lekukoa eta bukaeran ikastetxe bakoitzeko ikasleek euren mezua irakurriko dute. Ondoren, guztiek elkarrekin aurtengo Korrikako abestiak abestuko ditugu.

Korrika 15 Martxoak 24, larunbata Ordutegia: 11:25-12:07.

Adunatik goizeko 11:25etan igaroko da aurtengo Korrika. Ibilbidea: Inquitex, Azelaingo zubia, Aiztondo, Karrika, Aita Larramendi etorbidea, Zumea (biribilunean itzulia), Kaleberria, Juan Bautista Erro, Kale Nagusia, Doktor Huitzi, Agustin Leitza, Pio Baroja kalea, Arteta kalea, Rikardo Arregi kalea, Ama Kandida, Gudarien etorbidea, Urnietako gasolindegian utziko da lekukoa 12:07an.

Herri bazkaria Martxoak 24, larunbata 13:30tik aurrera, Arrate frontoiaren azpikaldean.

Txartelak salgai: daude Ernaitza liburudendan, Ikastolan, Irunberri elkartean, Lanbroa tabernan eta AEK euskaltegian. Helduentzat 18 euro eta haurrentzat 13 euro. Txartelak erosteko azken eguna, martxoaren 19a izango da. Bazkarian bertan, bertsolariak izango dira eta baita ekitaldi xume bat ere. Haurrentzat berriz, jolasak eta tailerrak izango dira. Ondoren, 19:00ak aldera, Irunberri elkarteak antolatuta kantu kalejira izango da herrian zehar, kalez kale.

Azken jaia Apirilak 1, igandea

Iruñean ospatuko den Korrikaren amaierara. Laguntza Korrikari: Bestalde, AEK-k gogorarazi nahi du Korrikari laguntza emateko modu ezberdinak daudela: Ganbara, Lanbroa eta Irunberri tabernetan dauden itsulapikoetara dirua botaz edota Korrika arropa erosiz Andoaingo LI dendan. Korrikaren alde kontu korrontea zabaldu da, diru ekarpenetarako: 3035 0072 02 0720 0057 10. Korrika laster iritsiko da eskualdera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!