Joan zen urrian jarri zen abian Aritza taldeak antolatutako ikastaroa. Historiaurretik hasita, Euskal Herriaren garai historiko ezberdinak jorratu dira dagoeneko. Tartean baita gai antropologiko eta kulturalak ere. Apirilaren bukaera arte astelehenero saioak izango dira Gurea aretoan. Gerra karlistak, Foruak..., II. Errepublika edo Diktadura, duela urte gutxi jazotako gaiak lantzea falta da.
ntolatzaileak gustura daude saioek izan duten erantzunarekin. Ehun pertsona pasatxok eman baitzuen izena. Aritzako kideek jakinarazi dutenez, Aritza hilabetekariaren zenbaki berria kalean da dagoeneko.