Korrika Txikia, martxoaren 23an

Korrika handiaz gain, eskoletako haurrekin Korrika Txikiak egiten dira azken urteotan. Eskualdeko ikastetxe gehienek martxoaren 23an, ostiralean antolatu dituzte Korrika Txikiak.

Horrela, Zizurkil eta Villabonako haurrek batera egingo dute lasterka. 15:30tan abiatuko da Korrika Txikia Zizurkildik eta bi herriak batzen dituen zubian Villabonako haurrek hartuko dute lekukoa. Adunako ikastetxekoak ere Zizurkilera jaitsiko dira Korrika Txikian parte hartzera. Lasterka egin ostean haur guztientzat merienda egongo da. Andoainen ere, 23a aukeratu dute Korrika Txikiak egiteko. 15:30tan abiatuko da ikastetxe guztiak batuko dituen lasterketa.
Asteasun berriz, Korrika Txikia ez da 23an izango, 30ean baizik. Arratsaldeko hirurak aldera abiatuko dira Pello Errota ikastetxekoak Asteasutik Larraulera korrika.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!