Eguraldi txarra egiten zuenean, ez zutelako biltzeko gunerik, merkatal gune edo aterpeak ez baziren behintzat. 0-8 urte arteko aisialdi denbora gurasoekin partekatu eta haurrek jolas librean aritzeko aukera izan dezaten, sortu dute Jostaleku Elkartea. Hasierako 12 bazkide edo sendi eta 25 haur izatetik, gaur egun, 18 bat familia eta 31 haur izatera igaro dira.
Tolosan duela pare bat urte irekitako antzeko proiektu bat hartu zuten eredu gisa. Hortik aurrera, proiektuaren bultzatzaileen bi aldeek, hau da, Udalak eta guraso taldeak, gaur egun dagoen bilgunea sortu arteko lana egin dute. Egun, lokala bera Udalarena bada ere, elkarteko kideek kudeatzen dute.
ESKAINTZAN PARTE HARTZEKO ASMOA
Egoitzak 0-2 eta 2-8 urte artekoentzat txoko ezberdinak dituzte; margotzeko mahaia, merienda txokoa… Horrez gain, elkarteko zein Jostalekutik kanpo dauden gurasoek jolas kooperatiboei buruzko ikastaroan parte hartu ahal izango dute. Hainbat ekintza antolatu dituzte eta horretan jarraitzeko asmoa dute; hala nola, ipuin kontaketa saioak edota herri mailan haurrei zuzendutako egitasmoetan parte hartzeko gogoa.
EGOITZA EZAGUTU
Udalak Burnibide plazan, trenbide ondoan, garai batean haurtzaindegia kokatzen zen eraikina da haien egoitza. Urte osoan zabalik izaten dute. Astegunetan 16:30-19:00 artean eta asteburu edota jai egunetan 10:00-13:00 eta 16:30-19:30 artean. Lehen aldiz, Jostaleku Elkartera gerturatzeko asmoa dutenek 655 749 946 telefono zenbakira deitu besterik ez dute. Larunbatetan egoitza bera ezagutzeko aukera dago. Bertan parte hartzeko 10 euroko sarrera kuota ordaindu behar da. Hortik aurrera, urte osoko matrikulazioa ordaindu behar da.