Izan ere, Algodonera Guipuzcoana fabrikan lan egindako emakumeak omenduko ditu Udalak. Martxoaren hamaikan haien izena daraman plazan omenaldi ekitaldia burutuko da. Hiru egun lehenago, Algodonerako langile izandako hainbat emakume hizlari arituko dira Basteroko ekitaldi aretoan.
 
 Egitarau oparoa DATOZEN EGUNETAN
 Ekitaldi sorta ederra antolatu du Andoaingo Udaleko kultura lansailak datorren hamabostaldirako. Filmak, hitzaldiak, musika... aukera zabala aurtengoan ere. Izen eta sona handiko emakumeak gerturatuko dira Andoainera. Hona, datozen egunetako egitaraua laburtuta:
 
 Toti Martinez de Lezea
 Hitzaldia, ekitaldi aretoan. Martxoak 12, astelehena. 18:30.
 
 Charo Lopez
 Antzerkia, auditorioan. Martxoak 18, igandea. 19:30. 12 euro.
 
 Ahizpea Goenaga
 Filma, auditorioan. Martxoak 20, asteartea. 18:30.
 
 Anari
 Kontzertua, auditorioan. Martxoak 23, ostirala. 22:00. 6 euro.