Inguruko lasterketa ezberdinetan parte hartzen ari naiz; Donostia, Urnieta, Asteasu. Azken bolada honetan, astebururo ateratzen naiz lasterketaren batean”. Behobia-Donostia froga entzutetsurako prestatzen ari da Mikel. “Lasterketetan parte hartzeaz gain, astean zehar gure kabuz ere entrenatzen dugu. Froga baino pare bat hilabete lehenago hasi behar da entrenatzen gutxienez, pixkanaka distantzia handituz. Hori ez marka egiteko, froga ondo bukatzeko baizik”. Mikelen ustez Behobia-Donostia ez da froga gogorra baina, aurrez ondo entrenatuz gero, noski. “Gu Tolosaldera joaten gara entrenatzera, Belkoain aldera ere igotzen naiz tarteka”. Lasterketa berezi horretan sortzen den giroa gogoko du, “Behobiako giroa gustatzen zait. Hala ere, giro ona mantendu arren, jende gehiegi biltzen da aukeran frogaren inguruan. Hurrengo urtean Donibane Lohitzune-Hondarribi maratoi erdia prestatuko dut, pixka bat aldatzeko”. Behobia-Donostiako giroa gogoko Izan ere, Mikelek Behobia-Donostia lasterketan parte hartuko duen seigarren aldia da aurtengoa. “25 urterekin hasi nintzen, orain 50 urte ditut eta tarteka parte hartzen jarraitzen dut”. Froga amaitu ondorengo giroa ere atsegin du, “inguruan ibilitakoak bazkaltzeko biltzen gara korrikaldia bukatu eta gero”. Zalantzarik gabe, Mikelek jendea parte hartzera animatuko luke, “prestatuz gero, ondo amaitzen da lasterketa”. Maratoia ez du hain gogoko Maratoian behin hartu zuen parte Mikel Prieto korrikalariak. 42 kilometroko froga ez du hain gogoko, “jende gutxiagok hartzen du parte maratoian, 1500 pertsona inguruk. Ni oso bakarrik sentitu nintzen. Maratoia ondo bukatzeko entrenamendu berezia behar da”.