Zein izango da zure lana? Kultur Etxe berria martxan jartzea. Gelak antolatu, martxan dauden ekintza ezberdinei jarraipena eman eta herritarren proposamenak biltzen arituko naiz. Beste pertsona batzuk arduratuko dira ondoren ekintza horiek aurrera ateratzeaz, nik plangintza egingo dut. Eraikina ezagutzeko aukera izan al duzu? Bai gela ezberdin asko ditu eta aukera ugari eskaintzen du. Nik uste dut herriari oso ondo etorriko zaiola, behar ezberdinak asetzen joateko aukera emango duelako. Herritarrek, non egin ditzakete proposamenak? Ni udaletxean izango naiz goizetan, 09:00etatik 12:30etara. Hala ere, pentsatzekoa da ez dela jende asko etorriko proposamenak egitera, beraz nik gerturatu beharko dut herritarrengana.