Urnieta Denon Artean, aukera berria udal hauteskundeetarako

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko ots. 23a, 13:22

Urnieta Denon Artean UDA izena du aukera politiko berriak. Datozen udal hauteskundeetara lehen aldiz aurkeztuko da Urnieta herrian lan egingo duen alderdi politiko berriak.

Lau urtean behin ospatzen diren udal hauteskundeetarako hiru hilabete eskas geratzen dira. Datozen aste eta hilabeteetan legegintzaldi berrirako alderdi politiko ezberdinek dituzten proposamenak plazaratuko dituzte. Deialdi horretara aurkeztuko diren alderdi politikoak eta haien hautagaiak dagoeneko prestaketa lanetan buru-belarri dabiltza. 
Baita udal politikagintzara lehen aldiz aurkeztuko den udal talde bat ere: Urnieta Denon Artean (UDA). Dagoeneko logotipoa egina dute, UDA hizkiekin. Sigla horiek ilustratzeko Urnietak egun duen lur-eremua baliatu dute.

AURKEZPENA LASTER
Aste gutxi barru aurkeztuko dute hauteskunde programaren nondik norakoak eta hautagai zerrenda. Momentuz 60 lagun bildu dira. Web orrialdea ere martxan jartzekotan dira, baina dagoeneko telefono zenbaki bat zabalik dute: 943 333 684.
Udal talde berri honen egoitza Arantzubiko errotonda ondoan kokatzen da, Dendaldegi 2ko etxe azpian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!