Sinatu duten hitzarmenaren luzapena 2013 urtera arte izango da indarrean.
Aipatu enpresa 1998 urtetik hona ari da harrobia ustiatzen, Udalarekin hitzartzen dituen bost urteko kontratuen arabera. Buruntza mendiko lehen eta bigarren partzela bezala ezagunak diren eremuetan kareharria ateratzen jarraituko dute.
Andoaingo Udalak harrobitik lortzen den dirusarreren %20a eskuratuko du.