1 Muga zaindari ditu Adarra, Buruntza eta Belkoain, euren arteko harana zaintzen saiatzen diren hiru gain, bi herri txiki izan baziren Leizaur eta Andoain bere nortasun sendoa duen herri handi bat da orain.
2 Santa Kruzeko zubi aurrean goxatzen gaitu ur hotsak, Leitzaran eta Oriak bertan batzen dituzte ur hotzak, herriak dauzkan bi ardatzetan bat marrazten du bakoitzak, benetan leku aproposean egin du habia hontzak.
3 Ama Kandida, Erro, Larreta, Huizi edo Olabide, Larramendi nahiz Olariaga Arregi eta Ugalde, historiako liburuetan andoaindar asko daude, izatekoa eraikiz doa izana ahaztu gabe.
4 Sorabillatik Leizotz auzora Goiburutik Buruntzara, Goikoplazatik Bekora eta Bekoplazatik Goikoplazara, zure auzoen indar bizia herriaren amasa da, Gora Andoain! Gora herrial Gu zuzan garena zara!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!