Legegintza plana, Udal aurrekontuak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abenduaren 29a

2011.12.28. Urnietako Udalaren Legegintza plana eta 2012rako Udal aurrekontua aho batez onartu dituzte EAJk, PSEk eta Bilduk. EAJren Udal gobernu taldearen proposamenekin bat egin dute oposizioko bi alderdiek. Ñabardurak eta xehetasunak azaldu ondoren, PSEk eta BIlduk bere proposamen batzuk kontutan hartu dituztelako EAJk aurkeztu duen Legegintza planaren eta 2012rako Udal aurrekontuen aldeko botoa eman dute.