2011.X.27. zpikolako harrobiaren sarbidean baimenik gabe lanean ari ziren gaur goizean. Ana Carrere Andoaingo alkatea bi udaltzainen laguntzarekin bertaratu da Azpikolako sarbidera eta lanean aritzeko baimenik ez dutela ohartarazi die lanean ari zirenei. Udaltzaingoak orain txostena idatziko du eta enpresa eraikitzailearen aurkako espedientea aurkeztuko dute.
Enpresako langileek ateratako harriak bide bazterrean utzi ondoren lana eten egin dute.