Mielaren kanta entzungai, ikasgai

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko eka. 10a, 14:10

Irailak hogeita beatzi ospatzeko eguna.
Kezkak etxean utzi, ta irten zaitez plazara!!

Lepoan zapia jantzi herria kalera irten da.
Oihu, algara ta irrintzi hemen dator MIELA!!

Altxa ezazu kopa, Egin dezagun topa, Egin Poxta Zaharrekin topa!!

Ei zar ta gazte, begira! Urnietan ere, festak badira!
Miela bizkar gainera altxa, Samieletan festa ta dantza!

Testigua hartzeko prest gatoz indarrarekin
txikienok seittuko deu Urnietako jaiekin

Pausoz pauso, eskuz esku kolore guztiekin,
bidea egingo dugu etor zaitez gurekin!!

Altxa ezazu kopa, Egin dezagun topa, Egin Poxta Zaharrekin topa!!

Ei zar ta gazte, begira! Urnietan ere, festak badira!
Miela bizkar gainera altxa, Samieletan festa ta dantza!

Aspalditik bultzatuz jai aske ta anitza,
elkartu ta antolatuz sortzen da ekintza.
Parte hartzean dago festaren baldintza,
zure esku daukazu jaigiroaren giltza!

Adarra magalean zarata entzuten da.
Mila bazterretara iristen da eztanda

Azkeneko egunean bildu indar apurra.
Ta hurrengo urterarte Mielari agurra!

Altxa ezazu kopa, Egin dezagun topa, Egin Poxta Zaharrekin topa!!

Ei zar ta gazte, begira! Urnietan ere, festak badira!
Miela bizkar gainera altxa, Samieletan festa ta dantza!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!