Kupela taldea Zabala sagardotegian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko api. 1a, 13:06

2011-03-16. Kupela taldeak, martxoaren 16an, Adunako Zabala sagardotegiko Ramon Zabalari eman zion 2010eko sagardo eta sagardotegi onenaren saria. Sari-ematearen ostean, ‘Ameriketara noa’ antzezlana eskaini zuten, bertaratutako guztien gozagarri. Jexux Mari Iraola, Felix Otegi, Manuel Usandizaga, Joxe Mari Eizmendi eta Juan Mari Goikoetxea izan ziren antzerkiko protagonistak eta ikusleen aldetik txalo zaparrada beroak jaso zituztenak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!