2010.XI.25 Egape ikastolak kantua sortu du Euskararen nazioarteko egunaren harira, "Lehen hitza euskaraz" izenekoa.
Hitza:
1)Euskararen eguna dugu abenduan
ta ospatu dezagun behar den moduan
bizi gara hizkuntza haundien onduan
baina toki txiki bat nahi dugu munduan
2)Lehen hitza euskaraz gure lagunekin
Lehen hitza Euskaraz ezezagunekin
Euskaraz lehen hitza nahi al duzu egin?
heldu eskutik eta etorri gurekin
3)Berdin ama amona aitona ta aita
urteak hainbat egun jarri ditu nahita
abenduaren hiru, ekainak hamaika...
euskararen eguna egunero baita
4)Lehen hitza euskaraz gure lagunekin
Lehen hitza Euskaraz ezezagunekin
Euskaraz lehen hitza nahi al duzu egin?
heldu eskutik eta etorri gurekin