Burdina, prentsaurrekoa Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urr. 30a, 16:21

2010.X.30. Santa Krutz zubian egin duten agerraldian, Burdina taldeko ordezkariek Leitzaran haraneko Udal ordezkariak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Aranburu kultur diputatua alboan izan dituzte. Berraondok hitz egin du Burdinaren izenean urtean zehar egin duten lanaren emaitza agertzeko. Bide batez, esker ona adierazi die Burdinako kideei, bolondresei eta baita instituzioetako ordezkariei. Aranburu diputatuak atxekimendua adierazi die eta Landak ere hitzak eskaini ditu Burdinakoen alde.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!