Martin Ugalderen liburutegia Udalari

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko eka. 24a, 18:45

2010.VI.23. Martin Ugalderen liburutegia eta artxibategia Udalaren esku geratu da. Andoaingo udaletxeko Udalbatza aretoan aparteko bilkura egin dute Martin Ugalde Orradre Andoaingo herriko seme kuttunaren eskaintza onartzeko. Izan ere, Andoaingo Udalak gaur ofizialki onartu du Martin Ugalde Orradre jaunak bere bizitzan zehar osaturiko liburutegia, artxibategia eta bere oroigarri pertsonalak osatzen duten funtsaren dohaintza onartzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!