Legebiltzarkideak Larraulen

2010eko maiatzaren 19an Herriko eskola ezagutzeko asmoz hurbildu ziren Larraulera Ramon Gomez (PP), Garbiñe Mendizabal (EAJ), Luke Uribe-Etxebarria (EAJ) eta Jexux Mari Larrazabal (EA) legebiltzarkideak.
Xabier Mujika alkatearen eta Guraso elkarteko kideen eskutik, herria eta eskola ezagutzeko aukera izan zuten lau legebiltzarkideek. Martxoko osoko bilkuran bere babesa eman zion Eusko Legebiltzarrak Larraulen eskola txikia sortzeko proiektuari eta babes horren baitan gerturatu ziren Larraulera.
2010-2011 ikasturterako eskola txikia sortzearen aldeko ebazpena jaso zuten larrauldarrek Eusko Jaurlaritzaren eskutik, baina prozesua geratuta dago. Bultzada bat eman asmoz gonbidatu zituzten legebiltzarkideak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!