Otaño, herriko seme kuttun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 12a, 15:21

2010eko maiatzaren 7an egindako osoko batzarrean onartu zuten Pello Mari Otaño bertsolari handia Zizurkilgo Seme Kuttun izendatzea. Ekitaldi jendetsua izan zen ostiralekoa eta bertaratutekoen artean ziren bertsolari handiaren ondorengoak. Argentinatik etorritako Susana Ardanazek Txuri eta Mexikotik etorritako Amelia Otañok, bertsolariaren bi bilobek, bihotzez eskertu zuten aitona zenari eskainitako omenaldia. Euskal Herrian bizi diren ondorengoek ere hunkituta jarraitu zuten ekitaldia.
Ekitaldi instituzionala amaituta, Pello Mari Otaño plazara bideratu ziren guztiak. Bertsolariaren omenezko plaka jarri zuten bertan eta hori amaituta, herri afaria eginez amaitu zuten egun borobila.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!