Beterriko Liburua: Sari banaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 7a, 14:27

2010eko maiatzaren 6an ospatu zen Amasako kultur etxean Beterriko Liburua Literatur Aipamenaren XIV. edizioa. 111 Akademiako irakurleek Irati Jimenezen Nora ez dakizun hori izendatu zuten 2009ko libururik gogokoen, eta idazle mundakarrak obra sarituaren larruz enkoadernaturiko ale bat eta diploma bat jaso zituen. 111 Akademiako zenbait akademiakide eta beste hainbat literaturzale bildu zen Amasan sari-banaketa ekitaldia gertutik jarraitzera. Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Amasa-Villabonako Udaleko ordezkariak ere bertan izan ziren, eta Maddi Zubeldia ziburutarraren eta haren taldekide Txomin Arizaga eta Jeannot Urtxegiren doinuek jantzi zuten ekitaldia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!