Santakrutzak 2010: Nor doa Mezetara?

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 3a, 16:52

2010.V.3. Santa Krutz Eguna, jai handia Andoainen. Ohitura denez dantzariek arkua egiten diete Udal ordezkariei mezetara sartu aurretik. Bideo honetan ikus daitekeenez gehiengoa arku azpitik pasatzen da, mezetara sartu ordea ez.
PSE-EEtik soilik Estanis Amutxastegi sartu da mezetara. Gainerakoak ez, hauexek: José Luis Vela Arburua, Lehen Alkateordea, Petra Romero Pozo, Juan Fernando Narciso Perianes, Fernando Gómez, Antonia Landa Ayerbe, Daniel García De la Calle. EBko Sergio Barreiro ere ez da mezetara sartu.
Alderdi abertzaleetako zinegotziak bai: EAJko Iñaki Irulegi Unzalu, María José Izagirre Iturzaeta, Gurutz Patxi Irigoras Urretabizkaia eta Iñaki Egibar Larrañaga. Eta haiekin batera Hamaikabat! alderdiko Gabino Agudo Palacios.
PPko María Asunción Guerra Alonso ere mezetan izan da.
Gaurko ekitaldira bi zinegotzi ez dira etorri, alderdi sozialistako eta popularren zinegotzi bana.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!