Gorostidi Harria jaialdia

2010eko apirilaren 25ean jokatu zen Gorostidi Harria saioa. Jendetza handia bildu zen Adunako pilotalekuan herri kirol lehiaz gozatzeko. Mendizabal aizkolaria zenari omenaldi goxoa egin zioten bertan bildutako guztiek. Hunkituta hartu zuten omenaldia Joxe Mari Mendizabalen familiartekoek, lagunek eta bertaratutako hainbat herri kirolarik. Lehiari dagokionez, Urtzi Telleria urnietarra izan zen arratsaldeko protagonista nagusia, izan ere, 185 kiloko harritzarrari altxaldia ematea lortu baitzuen. Urtzi bera izan zen 80 kiloz azpiko artekoen txapelduna, Ostolaza gailendu zen pisu horretatik gorakoen arteko lehian eta aizkoran berriz, Olasagasti gailendu zitzaion Azurmendiri. Giro paregabean pasa zute igande arratsaldea Adunara gerturatu ziren zaletu guztiek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!