Otaño: Amuriza eta Peñagarikano

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko api. 24a, 13:16

2010eko apirilaren 16an, Anjel Mari Peñagarikano eta Xabier Amurizak Atxulondo Kultur Etxean taularatu zuten 'Pello Mari Otaño, atzerriko oroimina' emanaldiarekin eman zitzaien hasiera Pello Mari Otaño zizurkildar bertsolariaren mendeurreneko ekitaldiei. Jende asko gerturatu zen Pello Mariren bertso eta pasarteak egungo bertsolarien ahotik entzutera. Etorkizunean CD-DVDan entzun eta ikusi ahal izango da Zizurkilgo emanaldia. Mendeurrenaren harira, beste hamaika ekitaldi izango da Teodoro Hernandorena kultur taldearen eskutik maiatzean zehar.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!