Otañoren jaialdia prestatzen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko api. 24a, 13:15

Pello Mari Otaño bertsolariaren heriotzaren mendeurrenaren harira Teodoro Hernandorena kultur taldeak antolatu dituen ekintzen artean, maiatzaren 20an Zizurkilgo hiru ikastetxeetako ikasleen txanda izango da. Otañoren hainbat bertso ezagunekin nahiz eurek egun horretarako osatu dituztenekin, antzerki eta bertso emanaldia eskainiko dute Intxaur pilotalekuan 15:15etatik aurrera. Dagoeneko ari dira jaialdia prestatzen. Ondorengo bideoan, Pello Mari Otaño ikastetxeko seigarren mailako ikasleek jaialdirako Amaia Agirrerekin batera prestatu dituzten koplak abesten ageri dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!