N1 saihesbidea, Andoain

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mar. 18a, 15:18

2010-III-18. Sorabilla eta Bazkardo artean hurrengo urteetan eraikiko den N-1 errepidearen saihesbidea "estrategikoa" dela adierazi du gaur prentsaurrekoan Eneko Goia Aldundiko Bide Azpiegituretako Diputatuak. "Gipuzkoak hurrengo ureetarako duen proiekturik garrantzisuena da, dudarik gabe. Hau delako gure errepide sarean puntu estrategikoa. Horrelako eraikuntza egitea beharrezkoa da", argudiatu du Goia jaunak. Andoaingo Udaletxean etorkizuneko N1 errepidearen egitasmoa aurkeztu du Estanis Amutxastegi Andoaingo alkatearekin batera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!