Kupela taldea, antzerkia Sarasolan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mar. 5a, 21:01

2010eko Martxoaren 3an, Kupela taldeak Sarasola sagardotegian Anixeto Sarasolari omenaldia egin eta gero, antzerkia eskaini zuten hainbat taldekidek. Asteasu ingurutik Ameriketara lanera joan ziren hainbat herritarren historia biltzen duten bertso ezagunak antzeztu zituzten, saiakera eta umore handiz. Kupela taldeko Jexux Mari Iraola, Felix Otegi, Manuel Usandizaga eta Joxe Mari Eizmendi izan ziren protagonistak. Antzerki munduan oso ondo konpontzen direla erakutsi zuten eta ikusleek, berriz, barre algara artean gustura ikusi zuten emanaldia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!