San Tomas egunean (2009-XII-21) baserri hauen partaidetzarekin burutu zen Urnietako Usadiozko Sagardo Lehiaketako lehen edizioa: Agirieta, Altzibarzarra, Antso, Bidegurutzeta, Elutseta, Errotaberri, Errotaburu, Miluts, Montefrio eta Pagoaga. Patxi Pagola Miluts edo Miraballes baserriko sagardogilea izan zen irabazlea. Iñistorrak jai polita antolatu zuen Urnietako udaletxeko arkupetan. Musika eskolako doinuen gerizpean, sagardoa eta txistorra nahi adina dastatu ahal izan zen. Herritar askok eranntzun zioten Iñistorraren deialdiari.