2009ko azaroaren 23an, txondorra piztuz eman zioten hasiera Larraulen Kultur asteari. Koldo Jauregi da ekimenaren bultzatzailea eta Antselmo Larrarte, laguntzailea. Atzo arratsaldean, hainbat herritarren aurrean eman zioten su aste osoan egosten egongo den txondorrari. Antselmok berak izan zuen pizteko ardura.eta hainbat herritarrek txalaparta jotzen zuten bitartean, ikatza baliatu zuen horretarako. Ia zortzi tona egurrekin osatu dute txondorra. Larunbatean auzolanean aritu ziren egur mozketan.