Areto futbol txapelketa, finala

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko eka. 2a, 12:32

27 talde 2008ko udazkenean ligaska jokatzen hasi ziren, 2009ko udaberria iritsi arte. Sailkapeneko lehen hamaseiak buruz burukoetan lehiatu eta gero, maiatzaren 31n iritsi zen finala jokatzeko eguna. Keler taldeak 4-2 gainditu zuen Ceramicas Javier taldea. Finaleko irudiak aurkituko dituzue bideo honetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!