Aiurri Aipamen Bereziak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 13a, 23:17

Joxe Mari Olazabal Pobreen abokatua izan zen Basteron egin zen Aiurri Aipamen Berezietako protagonista nagusia. Ohorezko aipamenarekin lagun hurkoari laguntzen eman dituen urte guztiengatik esker ona adierazi zitzaion. Ez zen saridun bakarra izan. Andoaingo Ezpatadantzako eta Asteasuko Dantza-sokako lantaldeak, Larraulgo eskola taldea eta Jon Gaztañaga zein Kattalin Olasagasti kirolari gazteak izan ziren Aipamenak jaso zituzten eskualdeko beste kideak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!