Danena Halterofilia taldeko kideek omenaldia eskaini zioten Jon Tecedor pultsulariari. Ehun bat pultsulari eta pultsulari ohi bildu ziren Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan eta ohorezko altxaldi bana egin zuten. Bertan ziren Jon Tecedorren familiarteko eta lagunak ere. Ondoren, Euskal Herriko Halterofilia taldeko kideen arteko lehia egin zuten. Ekaitz Kortajarena izan zen garaile. Aimar Irigoien eta Telleria anaiek ere harrijasotze saioa
egin zuten.