Asteasun ziklokrosa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 9a, 21:10

Abenduaren 8an jokatu zen Asteasuko ziklokros lasterketa. Sven Nijs eta Bart Wellens txirrindulari flandiarren arteko lehia estua bizitu zen Eizmendiko ibilbidean eta Wellens izan zen garaile azken metroetan jokatutako sprintean. Eguraldiak ateri eutsi zion frogak iraun zuen bitartean eta hori eskertu egin zuten, bai txirrindulariek baita froga ikustera hurbildu ziren 5000 zaletuk ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!