Txerri-boda Adunan

Txerri-boda Adunan

2008ko azaroaren 23a

 Plaza inguruan animalia ezberdinak jarri zituzten ikusgai. Frontoi barruan egin zuten txerri boda. Goizeko 09:00ak aldera ekarri zuten hildako txerria plazara eta zatitze lanetan hasi ziren. Ondoren, odolkiak eta txorixoak egiteko pozesua martxan jarri zuten.

Goiz guztian zehar barrikotea egon zen frontoian eta pintxoak dastatzeko aukera ere izan zen. Astiazaran anaiek eta Juan Mari Beltranek euren doinuak eskaini zituzten eguerdian hasita. 14:00etan, herri bazkaria egin zuten Uztartza jatetxean.

Txerri-bodak amaiera eman zion aurtengo kultur asteari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!