Buruntza San Martin Parke Arkeologikoa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urr. 25a, 18:26

Andoaindik atera eta Buruntza mendira doan bidearen ezkerraldera galbidean zegoen San Martin elizaren oinarria berritzeari ekin zion Andoaingo Udalak 2004an, Aranzadiren eta Foru Aldundiaren laguntzarekin. Urteetako azterlanen eta eraikuntza lanen ondoren, ostiral honetan (2008-10-23) inauguratu den eremuari parke arkeologikoa deitu diote. Inguru lasaiean kokatuta dago, auzune ederran. Inguruan daude Elizalde txiki, Elizagarate txiki, Elizagarate haundi eta Serorategi baserriak. Bertatik, gainera, Goikoplazan gehien nabarmentzen den eraikuntza ikus daiteke: San Martin Tours elizaren dorrea. Parez pare, beraz, iragana eta oraina. Garai bateko eta gaur egungo elizak.
Ez baita ahaztu behar, Goikoplazan eliza izatearen arrazoia aspaldian Buruntza auzunean zegoenari zor zaiola. XVIII. mendean Kanpo Santu Zarra izenarekin ezaguna zen Buruntzako eremua herrigunetik urrun samar geratzen ari zen, kristauak bertara joateko urrutiegi. 1759an parrokia berria herrigunetik hurbilagoko leku batean eraikitzeari ekin zioten. Eta horretarako, ezinbestekoa izan zen Agustin Leitza indianoak emandako diru-kopuru handia.
Artxibo historikoek eta errealitateak bat egin zuten 1995 urtean, Buruntzara doan errepidearen ibilbidea aldatzearekin batera, desagertutako elizaren arrastoak argitara atera zirenean. Tenpluak, hilobiak, gurutzeak, dominak, orratzak... arkeologoek bilaketa garrantzitsua egin zuten.
Ostiral honetan Udal agintariak, Foru Aldundiko ordezkariak eta Aranzadiko kideak bilduko dira parke arkeologikoaren inaugurazioari ekiteko. Berreskuratze lanetan aritu den Alex Ibañezek egindako lanaren azalpen zehatza egitekoa da. bideoaren iraupena 3.22

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!