Funkya, tangoa, salsa, sabel dantza, melburne shufllea eta Afrikako kulturan oinarria duten dantzak ikusi ahal izan ziren igande gauan Bakartxo&Joseba dantza eskolak prestatuta.
Eskolako ikasle gazte eta helduak izan ziren protagonista nagusiak, eta ikusle ugari erakarri zuten, horien dantzekin gozatzeko eta animatzeko txaloak noiznahi egiteko prest.
Ondarreta ikastetxeko jolas tokian egin behar izan zen ikuskizuna, eguraldi kaskarra zela medio.