Sagarrak, zuhaitzetatik kupeletara

Aspaldiko urtetako sagar uztarik handiena izan da aurten. Bildutako sagar horiei zukua atera eta kupeleratzen ari dira sagardogileak azken asteotan. Adunako Aburuza sagardotegiko aita-semeek eman dute prozesu horren nondik norakoen berri. Urtarrilean izango da sagardo berria dastatzeko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!