Eskolarteko krossa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 25a, 15:08

Herriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren maila arteko ikasleek parte hartu zuten apirilaren 25ean ospatu zen eskolarteko kross probetan. Maila desberdinetan antolatutako zortzi lasterketek kiroldegiko instalazio inguruak zeharkatu zituzten. Giro bikaina izan zen, udaberri giroko egunean. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!